TIG soldadura

Hubert Minnebo belgiar artista bere brontzezko eskultura batean TIG soldadura erabiltzen.

TIG soldadura (ingelesez Tungsten Inert Gas, euskaraz Tungsteno Inertezko Gasa) wolframioa erabiltzen duen arku bidezko soldadura mota bat da. Haren ezaugarri nagusia tungsteno elektrodo baten erabileran datza (batzuetan % 2 gainditzen ez duen torio edo zirkonio elementuen ehuneko batekin aleaturik doa). Tungstenoa tenperatura handietan egonkor mantentzen denez (3410 °C-tan urtzen da), soldaduran baliatzen diren bero fluxu handiak ongi jasaten ditu. Bestalde, babes gas baten bidez, elektrodoaren muturrak ia ez du korrosio edo marruskadurarik jasaten eta gehiago irauten du. Arkua babesteko gas erabilienak argona eta helioa, edota bien arteko nahasketa izan ohi dira.

Soldadura hau elektrodoa bera bakarrik erabiliz edota ekarpen material gehigarri bat erabiliz ere burutu liteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search